Bariku gauean Galbaixotako bertso jaialdia egingo da

2014/09/03
Zabiel plazan izango da saioa eta punta-puntako lau betsolari ariko dira bertan

Mutrikuko Galbaixo jaiak hurrengo astera arte hasiko ez badira ere, urteroko ohiturari jairraituz, Mutrikuko Bertso Eskolak bariku honetarako Kalbaixotako bertso jaialdia egitea erabaki du.

22:30ean, punta-puntako bertsolariak batuko dira Zabiel Plazan. Besteak beste, Hodei Barroso, Beñat Gaztelumendi, Angel Mari Peñagarikano eta Jon Maia bertsotan ikusteko aukera egongo da. “Eguraldia txarra eginez gero, bertso saioa kultur etxean izango da”, adierazi dute bertso saio berezi honen antolatzaileek.

Sarrerak bost euro balio ditu, baina langabetuentzat eta 18 urtetik beherakoentzat doan da.