Bateriari buruzko klase berezia antolatu du MRK-k

2013/04/16
Klasea doan izango da, eta parte hartu nahi duenak zapatuan 11:30ean, Zabielera agertu besterik ez du egin behar.

 

MRK-k bateriari lotutako saio berezia antolatu du zapaturako. Josu Erviti

izango da saioa zuzenduko duena.

Saioa doakoa da, eta Zabiel kultur etxeko ganbaran egingo dute. Parte hartu nahi duenak bertaratu besterik ez du egin beharko. Izan ere, klaseak doakoak izateaz gain, ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.

 Ervitik momentuko herramintak eta baliabideak nola erabili irakatsiko die bertaratzen diren guztiei, baina teknika berriak eta musika ikuspegi ezberdinak ere.