Azaroaren 19tik 23ra- Deba eta Mutriku arteko errepide mozketa

2018/11/16
Azaroaren 19tik 23ra errepidea moztu egingo denez, autobus ordutegi berriak izango dira.

Azaroak 19 eta 23 artean, biak barne, GI-638 errepidearen erabateko mozketa dela eta, Lurraldebusen DB03 Lekeitio>Donostia, DB04 Mallabia>Deba>Ondarroa, DB05 Ondarroa>Zumaia eta DB06 Soraluze>Ondarroa lineek aldaketak izango dituzte ibilbide eta geralekuetan. Erabiliko den GI-3230 ordezko errepideak dituen mugak direla eta, erabiltzaileek autobus aldaketa egin beharko dute mikrobus bidez eskainiko den anezka (lantzadera) zerbitzura, ibilbidea Kalbariotik barrena eginez.

Eragina ahalik eta txikiena izan dadin eta Ondarroatik edo Ondarroara doazen erabiltzaileek Mutrikun aldaketa egitea ekiditeko, anezka zerbitzua jarriko da Deba eta Ondarroa artean. Lekeitio eta Deba arteko lotura mikrobus gehigarri batekin egingo da.

Autobus aldaketa Debako aparkalekuan egingo da, segurtasuna bermatzeko gordetako gunean. DB03 Lekeitio>Donostia lineako erabiltzaileek autobus aldaketa Alameda geralekuan egingo dute Donostiako noranzkoan eta aparkaleku sarrera ondoan Lekeitioko noranzkoan.

Anezka (lanzadera) zerbitzua doakoa izango da.

Ikusi hemen anezken (lanzadera) ordutegia.