Berdel Eguna antolatzeko boluntarioak behar dira

2015/03/16
Bilera irekia deitu dute jendea batzeko; bilera, martzitzenean [martxoak 17], Zabielen izango da.

Balea elkarteak herritarrei dei egin die Berdel Eguna antolatzen laguntzeko."Mutrikuarrek urtero erakutsi dute herria eta herriko ekimenak aurrera ateratzeko prestutasuna, eta horrek ez dauka preziorik", adierazi dute. "Aurtengo Berdel Egunerako ere euren laguntza beharrezkoa izango da".

Aurtengo Berdel Eguna, 20. Berdel Eguna, boluntarioen lana azpimarratzen iragarri zuten. "Orain arte boluntarioen lanari esker iraun du egun horrek, eta jarraituko badu, haien beharra edukiko dugu".

Laguntzeko prest daudenak bildu eta koordinatzeko bilera natolatu du Balea elkartea martitzenerako [martxoak 17]. Bilera, 19:00etan, Zabielen izango da. "Boluntarioei esker iritsi gara honaino. Bihotzez eskertzen dugu herria ezagutzera eman eta herriko aktibitatea gehitzeko euren denbora eta esfortzua borondatez jartzen eta jarriko duten guztiei".