Bertso paperak aurkezteko epea gain-gainean

2012/11/29
Mutrikuko Bertso Eskolak dagoeneko ezaguna den bertso paper lehiaketa antolatua du; lanak bidaltzeko epea barikuan, hilak 30 amaitzen da.

Okelar bertso paper lehiaketara aurkeztu nahi dutenek mugitu beharra daukate. Izan ere, bariku honetan, hilak 30, da lanak aurkezteko azken eguna.

Bi mailatan parte hartzeko aukera dago: 16 urte artekoak gazteak, eta 17 urtetik gorakoak helduak. Lana egiteko denbora oraindik badago. Izan ere, gazteek, hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dituzte eta helduek berriz sei bertso. Gutxieneko kopuruak dira aipatutakoak.

Sariak, berriz, ondokoa: gazte mailan, lehenak, txapela, 60 euro eta oparia; mutrikuar onenak 30 euro eta oparia; helduetan, berriz, lehen saria txapela eta 300 euro dira. Bigarren gelditzen direnentzako ere sariak daude.

Lanak bidaltzeko helbideak ondokoak dira: posta elektronikoz, mutrikube@gamail.com helbidera. Posta arrunta erabiliz gero,  Okelar bertso paper lehiaketa, Mutrikuko Bertso Eskola, Luardo etxea, Barrenkale z/g. 20830 Mutriku (Gipuzkoa) helbidera.

Sari banaketa herriko Santo Tomas feria egunean egingo da. Aurten, abenduaren 22an izango da aipatutako feria.