Bi eguneko egitaraua dakarte Mutrikuko Samikollako jaiek

2014/09/04

San Nikolas eguna datorren eguaztenean baldin bada ere, Mutrikuko Samikolla auzoko kideak asteburuan hasiko dituzte jaiak. Aurtengo jaietako ekimenez betetako egitaraua prestatu dute auzotarrek.

Txupinazioak emango die hasiera zapatuan Samikollako jaiei, eta eguna musikak girotuta amaituko dute. San Nikolas egunean, aldiz, urtero egin modura, meza egingo dute. Elizkizunaren ondoren, auzotarren omenaldiarekin jarraituko dute. Aurtengo jaiei amaiera emateko, berriz, salda eta txorizoa banatuko dituzte auzora hurbiltzen diren guztien artean.

EGITARAUA

Irailak 6, zapatua


  •     13:00etan. Txupinazoa eta br¡ndisa.
  •     14:30ean. Auzo bazkaria.
  •     Ondoren. Kanturreua.
  •     18:00etan. Pottokak eta zezen txikiak. Haurrentzako merienda eta jolasak.
  •     20:00etan. Bertso musikatua.
  •     22:30ean. Ezten giro eta DJ Elepunto.


Irailak 10, eguaztena

  •     11:00etan. Meza Santua San Nikolas ermitan.
  •     Ondoren. Omenaldia.
  •     Amaitzeko. Salda eta txorixoa.

 

ITURRIA: Mutrikuko Hitza eta Samikollako Jai Batzordea