Bi lanpostutarako deialdia
Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bitartez emandako dirulaguntza baliatuz, Mutrikuko Udalak bi lanpostutarako deialdia egin du: Liburutegiko laguntzailea eta Peoia. Lanpostu bietarako izangaiek ezinbesteko baldintzak batzuk bete beharko dituzte:
- Langabeak izan eta izena emanda egon behar dute Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) lan-eskatzaile gisa.
- 2017ko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako diru-laguntzen deialdian jasota azaltzen diren kolektibo baten partaide izatea (DSBEren titularra izatea, emakumea izatea, 55 urtetik gorako pertsona izatea, luzaroko langabea izatea,…)
- Peoi: Eskola ziurtagiria; Euskaraz ulertu eta oinarrizko mailan hitz egitea.
- Liburutegiko laguntzaile: Kultur edo gizarte dinamizatzaile titulua izatea, Bibliotekonomia ikasketak edota Humanitate alorreko beste ikasketaren bat izatea; EGA edo baliokidea.
Gainera, lanpostu bietan baloratuko da antzeko postuetan eskarmentua izatea eta herrian bertan bizi izatea.
Bi lanpostuak Obra eta Zerbitzuak motakoak izango dira eta bost (5) hilabeteko luzapena izango dute (Peoia, jardunaldi osoan; Lliburutegiko laguntzailea jardunaldiaren %75en).
Hauta-probak egin ahal izateko, izena emateko epea abenduaren 18an amaituko da.