Bihar etorriko da Olentzero mutrikuarren eskutitzak jasotzera

2013/12/23
Arratsaldeko seietan aterako da San Miguel ikastetxetik eta Beheko plazatik pasatu ondoren, Goiko plazan geldituko da.

Olentzero bihar dator Mutrikura. San Miguel ikastetxetik 18:00etan aterako da bere laguntzaileekin batera kalejiran.

Osatuko duen ibilbidea honako hau izango da:  oinez, San Miguel ikastetxeatik, zaharren egoitzara joango da eta handik San Agustin kalera jaitsiko da.  Han  gurdia hartu eta Beheko plazara sartuko dira. Plazan antzerkia egingo dute, eta  Erdiko kaletik Goiko plazara igoko dira. Behin hara helduta, umeen eskutitzak batuko ditu.

Olentzarorekin batera, herriko hainbat eragile ibiliko dira; besteak beste, San Miguel ikastetxekoak, Saturran guraso elkartea, Akelarre antzerki taldea, trikitixa taldea eta Udala.