Bihar, hilak 5, bukatzen da topaketa mediku-gastronomikoan izena emateko epea

2013/03/04
Kolon kantzerrari buruz aritzeko ekimen berezia antolatu dute Kantzerraren Aurkakko Elkarteak eta Udalak elkarlanean; ekimena, eguenean, martxoak 7, 19:00etan, Etxe Kalte elkartean izango da.

 

Kantzerraren Aurkako Elkarteak eta Udalak elkarlanean ekimen berezia bezain interesgarria antolatu dute: kolon kantzerrari buruz aritzeko topaketa mediku-gastronomikoa.

Doako da bertan parte hartzea. Izena emateko epea, bihar, hilak 5, amaitzen da. Udaletxeko telefonora deitu besterik ez da egin behar (943-60 32 44).

Etxe Kalte elkartearen laguntza edukiko dute ekimena aurrera eramate. Alde gastronomikoa, baina, Basque Culinary Center-ekoen ardurapena egongo da. Ekimenaren nondik norakoen berri hemen

topatuko duzue.

 

Ekimena, eguenean, martxoak 7, 19:00etan izango da. Plaza mugatuak daude.