BIrika kantzerraren aurkako kanpainarekin bat egingo du udalak

2013/05/27
Udaletxe azpian biriken egoera zein den jakiteko probak egingo dira bihar, eta erretzea laga nahi duenak psikologo baten laguntza ere eskura edukiko du.


Birikako minbiziaren aurkako kontzientziazio kanpainaren barruan, bihar, maiatzak 28, norbere biriken egoera zein den jakiteko probak egin ahalko dituzte herritarrek.

Udala eta Minbiziaren Aurkako Elkartea elkarlanean ari dira. Biharko ekimenaren asmoa tabakoak gorputzean duen eragin kaltegarria agerian uztea da. 

Probak 11:00etatik 11:30era udaletxe azpian egingo dira. Herritarrek informazioa jasotzeko aukera edukitzeaz gain, psikologo batekin hitz egiteko aukera ere edukiko dute. Psikologoak erretzea lagatzeko laguntza eskainiko die.