Brigadako peoien lan poltsa osatzeko aurkeztu diren hautagaien merezimenduen behin-behineko emaitzak onartzen dituen epaimahaiaren erabakia

2023/06/16

 

Epaimahaiak, 2023ko ekainaren 13an bildurik, onartuen eta baztertuen zerrenda, eta merezimenduen behin-behineko emaitzak argitaratzea erabaki du.

Merezimenduen behin-behineko emaitzak argitaratuta, erreklamazioak egiteko 10 egun balioduneko epea izango da, argitalpenaren eta hurrengo egunean hasita.

Euskararen B1a aurkeztu ez duten izangaiei dei egiten zaie Mutrikuko Udaleko Euskara Zerbitzuak egun honetan Mutrikuko Udalean egingo duen frogara joan daitezen:

- 2023ko ekainaren 20an, asteartea, 9:00etatik aurrera zerrendako hurrenkera jarraituz. Lehenik eta behin, behin-behineko onartuen zerrenda eta, jarraian, behin-behineko baztertuen zerrenda.

Hautagaiek azkerketa gainditzen ez badute edo aurkezten ez badira, zerrendatik kanpo galdituko dira. Froga GAI/EZ GAI kalifikatuko da.

 

Onartuen behin behineko zerrenda ikusteko egin klik hemen