Brigadarako bi lagun eta TAO zaina izateko beste bat behar dira udarako
Uztailean eta abuztuan hiru lagunentzako lanpostuak sortuko dira. Hiru lanpostuak Udalari lotuta daude, baina aukeraketa egingo duena ez da kasu guztietan Udala bera izango. Interesatuek barikua orduko aurkeztu beharko dituzte curriculumak.
Lehen bi lanpostuak udal brigadan aritzeko dira. Kasu honetan, Udala izango da aukeraketa egingo duena. Horrela, lan horretan aritu nahi dutenek udaletxeko harreran aurkeztu beharko dituzte curriculum-ak, barikua orduko 08:00etatik 15:00etara bitartean.
Azken lanpostua Burumendiko eta Saturrarango TAO guneak zaintzeko da. Lan hori betetzeko Dornier enpresak pertsona bakarra kontratatuko du. Lanpostu honetarako izena eman nahi dutenak bi bide dituzte: 943-29 71 03 telefonora deitu edota mruiz@empark.es helbidera idatzi (curriculuma gehitu).