Burumendiren finalera joateko autobusa antolatu dute

2014/05/22
Buurmendik (MFT) Villabonaren aurka jokatuko du zapatuan; autobusean izena eman nahi dutenek goizez udaletxeko harrerara zuzendu beharko dute, eta arratsaldez, udaltzaingoaren bulegora edota futbol zelaira.

Burumendik gazteen 1. mailaren gorenean gelditzeko aukera dauka zapatuan. Villabona gainditu geharko du horretarako, ordea. Finala 16:30ean, Zestoako zelaia, Iraetan, izango da.

Herriko gazteak animatzera joan nahi dutenentzat Mutriku Futbol taldeak autobusa antolatu du. Izena eman nahi dutenek goizez, udaletxeko harrerara jo beharko dute (943- 60 32 44); arratsaldez, berriz, udaltzainetara edota futbol zelaira.

Autobusa, zapatuan, 15:30ean, goiko geltokitik aterako da.