Mutrikuko kirolaren III. Gala

2015/12/16
Ostiralean, hilak 18, Mutrikuko Udaleko Kirol zerbitzuak antolatuta, Mutrikuko Kirolaren III. Gala izango da udaletxeko udalbartza-aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta dauden Gala horretan, 2014-2015 denboraldia kontuan hartuta, lau sari banatuko dira: Kirolari onena, Talde onena, Kirol Ibilbidea eta Aipamen Berezia.

Udal agintarien ongi etorri hitzen ondoren, hauxe izango da egitaraua:

 

 19:00 MAHAI INGURUA

“Berdintasuna kirolean: bilakaera eta erronkak”, Ainhoa Azurmendiren eskutik (Avento Consultoria).

Mahai inguruko gonbidatuak: 

-JAUJA elkartearen sortzaileak eta lehendabiziko taldeko emakumeak.

-MUTRIKU FTko lehen emakume taldeko kideak.

-MUTRIKU ARRAUN TALDEko lehendabiziko emakume kirolariak.

-SOKATIRA TALDEko lehendabiziko emakume kirolariak. 

-BURUMENDI MENDI TALDEko lehendabiziko emakumeak.

 

Ondoren, 20:00ak aldera, SARI BANAKETA

Kirolari Onena

Hautagaiak: Asier Illarramendi, Oihana Kortazar, Igor Mendizabal Goxerri, Ugaitz Mugerza, Jon Goenaga eta Andonegi zestalari bikotea, Ioar Urkiri, kirolzale jubilatua eta Erik Mendizabal. 

Talde onena

Hautagaiak:  Mutriku FT, Mutriku Arraun Taldea, Burumendi medi elkartea, Sorginerreka eskalada elkartea,  Jauja Saskibaloi taldea, Danok Bat eta Talaixa Triatloi Taldea. 

Kirol Ibilbidea

Hautagaiak: Dioni Urreisti, Peio Arreitunandia, Iñigo Agirre, Joxe Agustin Elezgarai, Igor Mendizabal Goxerri, Joxemari Egaña, Luis Mari Ortiz, Jose Ignacio Urkiri, Patxi Txurruka, Jon Iñaki Mendizabal Goxerri eta Benito Romero.

Aipamen Berezia

Hautagaiak:  Luis Mari Ortiz, Ezkide Agirrebengoa, Benito Romero, Jose Agustin Elezgarai, Jose Ignacio Urkiri, Andres Egurbide eta Eugenio Mixkia, Jose Angel Andonegi eta Burumendi elkartearen 80. hamarkadako zuzendaritza taldea.

 

Sari banaketa bukatutakoan luntxa egongo da bertaratu diren guztientzat.