COVID-19. AECC GIPUZKOA

2020/04/23

 

Minbiziaren aurkako taldeak Gipuzkoarekin eta gipuzkoarrekin duten konpromisoa berritu nahi izan dute bizi dugun garai zail honetan.

Urtean zehar minbizia duten pertsonei eta beren familiei ematen dieten arreta ematen jarraitzen duten honetan, Covid-19 koronabirusaren kaltetuei ere zabaldu nahi dizkiete beren zerbitzuak, doan.

Horregatik, halakoen beharrik edukiko luketen herritarrei dei egiten diete eta 695 290 602 telefonora lasai deitzeko eskatu. Eskaintzen diren zerbitzuak: Dolu-prozesuetan laguntza, telefonozko akonpainamendua, aholkularitza juridikoa, laguntza sozioekonomikoak, material ortopedikoaren mailegua eta helduentzako zein adingabeentzako laguntza sikologikoa

Informazio gehiago: 695 290 602 telefonoan eta www.ecc.es/zurekin helbidean