DANBORRADAREN ENTSEGUAK

2017/08/28
Galbaixo egunaren bezperan, ohikoa denez, Danborrada izango da Mutrikun. Danborradarako entseguak gaur, abuztuak 28, hasiko dira.

Arratsaldeko 8:30etan Merkatu plazan dute hitzordua aurten Danborradan parte hartu nahi duten 60 urte beteta dituzten guztiek. Anaiarte Elkarteak dei berezia egiten du Danborradako barrika nahiz danborrak joko dituenik gabe ez geratzeko.

Ea aurtengoan ere Danborrada eder batekin hasten ditugun Galbaixo jaixak!