Deba eta Ondarroako jaietatik bueltatzeko autobus zerbitzu bereziak

2018/08/14
Udalak gabeko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Deba eta Ondarroako jaietatik itzultzeko.

Deba eta Mutriku arteko zubiaren egoera dela eta, bi udalek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko dute Debako jaietatik itzuli ahal izateko.

Euskotrenen zerbitzuaz aparte, hauek izango dira zerbitzu bereziaren data eta ordutegiak:

Geltokiak -DEBA-URAZAMENDI-MUTRIKU: 

  • Abuztuaren 16tik 17rako goizaldean: 01:00 eta 03:00
  • Abuztuaren 17tik 18rako goizaldean: 02:30 eta 04:30
  • Abuztuaren 19tik 20rako goizaldean: 01:00 eta 03:00 

Bestalde, urtero bezala, Mutrikuko Udalak Ondarruko jaietatik bueltatzeko gabeko autobus zerbitzu berezia ere eskainiko du.

Geltokiak – ONDARRU(portua)-MUTRIKU: 

  • Abuztuaren 17tik 18rako goizaldean: 01:00, 03:00 eta 05:00

Prezioak: 

Deba – Urasamendi: 0.50 €

Deba – Mutriku: 1 €

Ondarru – Mutriku: 1 €