Domekan aukeren azokan egongo da igerileku aldamenean

2014/08/21
Denetarik eta modu onean topatuko dute herritarrek Bertanek antolatutako azokan.

Abuztuaren 24an, domeka, Bertan Merkatarien Elkarteak antolatutastock eta Aukeren Azoka egingo da. Azoka Mutrikuko portuan izango da, 11:00etatik 19:00etara, Moila Berri atzeko zabalgunean.

Bertan Elkarteko bederatzi dendek hartuko dute parte euren stock eta aukerekin. "Oinetakoak, gizon -emakumezkoentzako arropak, jostailuak, kuadroak, betaurrekoak, eta abar luze bat aurkitu ahal izango da, modu onean", adierazi dute antolatzaileek. "Egun bateko iraupena duten promozio eta beherapen interesgarriak egongo dira".