EH Bilduk jaso ditu boto gehien Mutrikun

2012/10/22
Laura Mintegiren alderdiak 1.204 boto jaso tiu eta EAJk 1.104; Abstentzioa %32,83 izan da.

Mutrikun normaltasuna izan da nagusi Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan. Eguraldia eskasa izan zen arren, duela lau urte baino jende gehiago hurbildu zen bozka ematera domekan. Hala ere, abstentzioa %32,83 izan zen; 2009an, %37,95 izan zen.

Bozka kopuru gehien bi alderdik lortu ditu nagusiki: EH Bilduk 1.204 boto eskuratu ditu eta EAJk 1.104 . Gainontzeko bozkak honela banatu dira: PSE-PSOE, 122; PPk, 83; eta UPyDk, 1.

 

Azpiko taulan 2012ko emaiten eta 2009koen arteko aldea adierazten da:

  EH Bildu
EAJ-PNV PSE-PSOE PP UPyD EB
2012 1.204 (%45,85)
1.104 (%42,04)
122 (%4,65)
83 (%3,16)
1 (%0,04)
---
2009 --- 1.254 (%64,51)
164 (%8,44)
86 (%4,42)
8 (%0,41) 38 (%1,95)