Ekingune elkartearen aurkezpena egingo dute hilaren 22an

2013/05/10
Elkartearen asmoa eskualdeko ekintzaileen arteko sarea osatu eta elkarri lagunduta 'denak aurrera egitea' da.

Ekingune Debabarrenan sortu berria den elkartea da. Elkarte honen egiteko nagusiak ekintzaileen arteko elkarlana bultzatzea eta ekintzaileen sustapena dira. "Eskualdeko ekintzaileen familia handi bat osatu nahi dugu. Elkarlanerako sarea egin nahi dugu, eta indarrak elkartuta aritu", adierazi dute elkartea osatzen duen ekintzaile taldeak.

Aurkezpena, maiatzaren 22an, 19:00etan, Zabiel etxean izango da. 

Ekinguneri buruzko informazioa gehiego hemen edo euren webgunean aurki daiteke.