EkoBirako tailerretan izena emateko aukera zabalik dago

Ekainaren 15ean, Kutxako Ekoguneak EkoBira azoka antolatuko du Mutrikun, Udalaren laguntzarekin. Azokaren baitan, hainbat tailer egongo dira, eta tailerretan izena emateko aukera zabalik dago, jada.
Lau tailer edukiko dituzte herritarrek aukeran:
- Altzariak birziklatzeko tailerra: Etxeko objektuekin birziklatutako altzariak egiten ikasteko aukera.
Ordutegia: 10:30etik 13:00etara.
Lekua: Goiko plaza
Adina: +7 urte
- Ekocooking: Produktu ekologikoak era berri batenh sukaldatzen ikasteko.
Ordutegia: 13:00etatik 14:00etara.
Lekua: Goiko plaza
Adina: +7 urte
- Lego serious play: Nola lagundu dezaket nire herria garatzen? Etorri eta lagungu denon artean herriko arazo ekologikoei konponbidea bilatzen.
Ordutegia: 10:30etik 13:00etara.
Lekua: Goiko plaza
Adina: +16 urte
- Krema eta xaboiak: Etxeko produktuekin era erraz baten xaboia eta kremak egiten ikasi.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Lekua: Goiko plaza
Adina: +7 urte
Ekintza guztietan 14 urtetik beherako gazteek gurasoekin edo heldu batekin egon beharko dute.
Tailerretan parte hartzea doakoa da. Parte hartu ahal izateko bi bide daude: ekogunea.net webgunean izena eman edo turismo buelgora jo (943-60 33 78).
Tailerretan parte hartzaile kopurua mugatua izango da. Beraz, lehenbailehen izena ematea komeni.