EL KOLMADO kulturaren furgoneta Mutrikun

2016/12/17
Datorren martitzenean, hilak 20, Goiko plazan izango da goizeko 10:00etatik 14:00etara

Gipuzkoako Foru Aldundiak, kulturaren kontsumoa sustatzeko, sektore kulturala indartzeko eta kultur produktuek gipuzkoarren erosketa-saskian pisu handiagoa izan dezaten laguntzeko, eraldaketa sozialari eta kulturaren demokratizazioari lagunduko diolakoan, 2016ko Kultura Bonua jarri du martxan.

Egun jasaten duen zergapetzeak behar lukeena baino eskuraezinago bilakatu du kultura, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak joera hori frenatu eta kontsumoa sustatu nahi du.  Hori da Kultura Bonuen benetako helburua: gainbilketa herritarrei itzultzea, sektoreari laguntzea eta kohesio soziala bultzatzea, bonuak lurralde osoan banatuz.

Premisa horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi nahi du abenduaren 3tik aurrera eskuratu daitezkeela kultura bonuak, ohiko saltokietan, eta horretarako komunikazio ekintza hau garatuko du:

El Kolmado irekiko da Donostian. El Kolmado denda bat da, eta bertan premia biziko ondasuntzat hartzen da kultura. Hala delako. El Kolmadon produktu guztiek dute “barruan” kultura: abestien letrak, literatur kapituluak, partiturak edo zine gidoiak.

Eta bere helburua izango da Kultura Bonuen atzean dagoen filosofia transmititzea, informazio gune gisa, ez saltoki gisa.

Baina lurralde osora iritsi ahal izateko, El Kolmado ibiltaria ere sortu dugu: kamioi bat izango da, herriz herri premia biziko gaiak saltzen ibiltzen ziren horietakoa bezalakoa.

 

Kolmado ibiltari hori Gipuzkoa osoan zehar ibiliko da, bere kultur eskaintza "berezia" herri guztietara eramanez. Horrela, Kultura Bonuaren eta bere helburuaren berri emango die gipuzkoar guztiei.