Emakumeen aurkako indarkeriari ez esango diote mutrikuarrek

2012/11/23
Udal Ongizate Sailak eta herriko zenbait eragile elkarlanean aritu dira azaroaren 25aren ekimenak antolatzeko.

Domekan, Emakumenaren Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Udal Ongizate Sailak eta herriko zenbait eragile elkarlanean aritu dira egun horretara begira, eta bi ekimen nagusi antolatu dituzte.

Domekan bertan, 13:00etan, parrokiko eskaileren parean, elkarretaratzea egingo da. "Herritar guztiak animatu nahi ditugu emakumeen aurkako indarkeriari ezetz esateko biltzera", adierazi dute udal ordezkariek. Gainera, abenduaren 30ean, Nagore filma eskainiko dute, 19:30ean, Zabielen. Nagore filma

Horretaz gain, Udalak puntu moreak banatuko ditu herriko tabernetan, dendetan eta fabriketan, eta domekatik aurrera, astebetez, udaletxeko balkoian jarriko dute puntu more erraldoi bat. "Gai horren aurrean Udalaren jarrera zein den argi gelditzeko sinbolo bat izango da", azaldu dute.