Emakumeen Nazioarteko Egunean denok elkarrekin
Martxoaren 8ak herriko eragileak lehenik eta ondoren, herritarrak bildu ditu nahi bakarraren atzean: emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna. Aldarrikapenerako tartea ez ezik, bestelako ekimenei ere tarte egin diete aurreko zein ondorengo egunetan.
Egunetorako prestatutako ekimenetan, emakumea gai nagusi bezala hartuta, besteak beste, musika eta literatura uztartartzea lortu dute. Nabarmentzekoa doluaren inguruan egindako tailerra.
Antolatzaileek orokorrean balorazio positiboa egin dute, baina martxoaren 8an ez ezik, egunerokotasunean ere berdintasunaren aldeko jarrera erakutsi behar dela nabarmendu dute.
Ekimenen artean, aldarrikapen insituzionala ere egon zen. Udala osatzen duten alderdi politikoen artean testu bakarra aho batez onartzea lortu zuten.