Emakumeenganako indarkeriaren aurka agertu dira mutrikuarrak

2012/11/25
Eguerdian elkarretaratzean hainbat lagun bildu dira; Udaletxeko balkoian ez ezik, herriko hainbat denda, taberna eta enpresetan ikusi ahal izan da aurkakotasuna agertzen duen puntu morea.

Hainbat lagunek bat egin dute Ongizate Sailak eta herriko zenbait eragilek egindako deialdiarekin eta emakumeenganako indarkeriaren aurka daudela erakutsi dute.

13:00etan, Parrokiko eskaileretan, elkarretaratzea zegoen deituta, eta hainbat herritar bildu dira Emakumeenganako indarkeriari ez zioen pankartaren atzean. Elkarretaratzean erabilitako pankarta eta puntu morea erraldoia (emakumeenganako indarkeriari ezetz esateko erabiltzen den siboloa) astebetez egongo dira udaletxeko Azaroak 25, udaletxeabalkoian esekita. Horrenbestez, Udalak gai horren aurrean duen jarrera argi laga nahi izan dute.

Udaletxeko balkoian ez ezik, herriko hainbat denda, taberna eta enpresetan ere ikusi ahal izan da puntu morea, modu sinbolikoan aldarrikapenarekin bat eginez.