ENTXUFATU HERRIKO KOMERTZIORA

2023/12/15

 

 

Mutrikuko Udalak herriko merkataritza txikia bultzatzeko 2 Orbea bizikleta elektriko zozketatuko ditu gabonetako  “Entxufatu Mutrikuko Komertziora” kanpainan. Kanpaina abenduaren 15ean, ostiralean, hasiko da eta 2023ko urtarrilaren 6an amaitu. Kanpainan atxikitu diren 49 komertzioetan egindako erosketek 2 bizikleta elektrikoren zozketan parte hartzeko aukera emango diete herritarrei.  10€- ko erosketa bakoitzagatik boleto zenbakitu bat jasoko du bezeroak. Zozketa urtarrilaren 11an egingo da ekitaldi publiko batean, eta Mutrikuko Udala Youtube kanalean jarraitu ahal izango da zuzenean.

 

Mutrikuko Udalako pleno aretoan ENTXUFATU MUTRIKUKO KOMERTZIORA!  Kanpaina aurkeztu da gaur.

Mutrikuko Udaleko Garapen Sailaren lan ildo estrategikoa da  herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzea. Horregatik, urtero Udalak txikizkako merkataritza bultzatzeko kanpaina berezi bat antolatzen du Gabonetarako. Kanpaina honen bidez, Mutrikuko biztanleek herrian dagoen merkataritza-eskaintza erabil dezaten lortu nahi da, bertako ezagutza sustatuz eta tokiko ekonomia bultzatuz, mugikortasun iraunkorreko eredu batekin batera.

 

KANPAINAREN NONDIK NORAKOAK

Mutrikuko Udalak  2 bizikleta elektrikoren zozketa egingo du kanpainara atxikitu diren dendetan euren erosketak egin dituztenen artean. Modu honetan erosketak herrian egitearekin erosleek ere sari potolo bat jasotzeko aukera izango dute. Ohiko erosleak mimatzeaz gain, herritar xede konkretu batera iritsi nahi du Udalak: 27 - 50 urte bitartekoak, herritik kanpo nahiz on-line asko erosten dutenak (2.0 gizartea bizi dutenak).

Kanpainak 3 aste  iraungo ditu, eta bertan, atxikitako saltokietan gutxienez 10 euroko erosketa egitean, merkatariek boleto batzuk banatuko dituzte bi bizikleta elektrikoren zozketan parte hartzeko. Era honetara, Gabonetako kanpaina indartuko dugu, jendeak eguneroko erosketez gain, bere opariak herritik kanpo erosi beharrean,  Mutrikun erosi ditzan.

 

KANPAINAREN IRUDIA ETA MEZUA

Mezua zabaltzeko garaian, ideia indartsu hauek hartu dira kontutan: herriko komertzioari laguntzea, herri bizia mantentzea, mugikortasun iraunkorraren ideia eta konexioaren ideia.

Hortik atera da ENTXUFATU MUTRIKUKO KOMERTZIORA! leloa:  Entxufatu  Mutrikura, herrira, gure etorkizunera, eta indartu herriko lanpostuak, ingurugiroa eta nork bere burua. Izan ere, herrian erostearekin, guztiok irabazten dugu; herriaren etorkizun komertziala bermatuaz, herri bizia izango dugu.  

Ideia hauek zabaltzeko, parte hartzen duten saltokietan eta herriko zenbait gunetan jarriko diren kartelak jarriko dira.

 

DATAK

Aurretik esan bezala, kanpainaren iraupena 3 astekoa izango da, eta hauek dira zehazki kontutan izango diren datak:

  • Abenduaren 15a: kanpainaren hasiera
  • Urtarrilaren 6a: kanpainaren azken eguna
  • Urtarrilak 11: zozketa.

 

PARTE HARTZEKO OINARRIAK

Parte hartzeak, bai establezimenduen aldetik, bai eta kontsumitzaileen aldetik betekizun batzuk dakartza, hala nola, establezimenduek kanpainaren berri eman eta kanpainaren irudia bistan izango dute besteak beste eta kontsumitzaileei dagokionean, erosketa-tiketa nahitaez gorde beharko dute saritutako boletoa baliagarria izateko.

Parte hartzeko oinarriak 

 

SARIAK ETA ZOZKETA

Zozketan parte hartzeko 16 urte beteta izateko baldintzak bete behar da , marketin kanpainak irauten duen egunetan herriko denda batean gutxienez 10 euroko erosketa-tiketarekin lortu duela frogatzea.

Zenbaki irabazlea duenak, erosketa-tiketarekin batera, saritutako tiketa aurkeztuko beharko du Mutrikuko Turismo Bulegoan.

Sariak Orbea markako bi bizikleta elektriko izango dira:

  • Orbea Optima E50.
  • Orbea Keram 30.

Oparien zozketa honela egingo da:

Zozketa ekitaldi publiko batean egingo da urtarrilaren 11an eta zozketarako 4 zenbaki aterako dira, bi zenbaki sarituak eta bi ordezko zenbaki.

 

PARTE HARTZEN DUTEN ESTABLEZIMENDUAK

Kanpainan parte hartzen duten establezimenduak honakoak dira:  Alazne Optika, Albaro Denda, Alboka Okindegia, Alday Klinika, Ametza Taberna, Ansorregi Oinetakoak,  Apain Estetika, Aparra Arropa Denda, Apartak Ileapaindegia, Arrieta Autozerbitzua, Astigarraga Anaiak, Beristain Estankoa, Bare Bare Taberna, Bigara Frutategia, Buceo Euskadi, Dendaberri Autozerbitzua, Dilaitz Barne Diseinua, Ekoamalur, Garaia Arropa Denda, Gotzon Arraindegia, Goxart Gozotegia, Iparragirre Altzariak, Iratxe Lorak, Iratxe Masajeak, Iripe Elektrodomestikoak, Islada Fisioterapia, Itxasne Frutategia, Joseba Masajeak, Josune Ileapaindegia, Kabe Etxerako Jatekoa, Kalbaixo Jatetxea, Lasuen-Elezgarai Farmazia, Lekube Burdindegia, Lon Apraiz Farmazia, Madariaga Paperdenda, Maider Pinto Zentroa, Maitenea Frutadenda, Maneiro Lentzeria, MGS Aseguruak, Olaizola Arropak, Potero Elikagaiak, Sabina Elikagaiak, Subeltz Taberna, Tamayo Taberna, Txalaparta Okindegia, Tximak Ileapaindegia, Txoko Taberna, Zelaieta Jatetxea, Ziortza Ileapaindegia.