Erik Mendizabalek Acapulcoko Jai Alai Invitational sariketa irabazi du
2013/04/11

Egiguren II eta Erkiaga garaitu ditu Txasiorekin bikotea osatuta; partida gogorra, bezain bizia izan da.
Txasio bikote duela jokatu du finala Mutrikuko puntistak, Casino Emotion frontoian. Egiguren II eta Erkiaga II bikoteari 30-22 irabazi diote, ehunka zaleren aurrean. Finala bizi-bizi hasi zen, tanto gogorrekin. Egigurenek min hartu zuen markagailuan 4-6koa zegoenean, eta horrek eragina izan zuen bere jokoan. Erikek eta Txasiok aurrea hartu zuten ondorengo minutuetan, eta lan handia eginda, merezitako garaipena lortu zuten.
ITURRIA: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza