Erregeen kabalgatak ilusioa zabaldu du gazteenen artean

2013/01/07
Herritarren lanari esker, beste behin ere, kabalgatak herri osoa zeharkatu du.

"Umeen ilusio aurpegiak ikusteagatik bakarrik merezi du hartzen dugun lana". Hori izan zen kabalgata behar bezala joateko lanean aritzen den herritar batek ateratako ondorioa. Aurten, herritar askok parte hartu dute, gainera, eta kabalgatarekin gustura gelditu dira herritarrak zein inguruetatik etorritakoak.

Asko izan ziren ere, kabalgata pasatzen zen lekuetan bildutako herritarrak. "Hiru erregeen etorrera, azkenean, herrigune osoan zehar zabaltzen den antzezlan bihurtzen da". Azkenean, Goiko plaza bete zuten kabalgatako parte hartzaileen eta ikusleen artean, eta une berezia bizi izan zuten, bereziki, txikienek.

 

Eguneko zenbait argazki hemen ikus ditzakezue, eta nahi izanez gero, gustukoak hartzeko aukera dago.