Errigora proiektuari Argia saria eman diote

2014/02/05
Hiru euskalgintza proiektu lagunduko dituzte Nafarroako Erriberan batutako 112.000euroei esker; Udalaren eta herriko euskalgintzako eragileen laguntzarekin 38 produktu-sorta saldu ziren.

Errigora ekimenak irabazi du 2014ko Publizitateko ARGIA Saria. "Arrakastatsua izan da kanpaina jende askorengana iritsi da eta ez ditu baliabide garestiak behar izan", adierazi du epaimahaiak. Euskal Herria oinarri duen ekimena da, elkarlanari garrantzia eman dio eta Nafarroako hegoaldea du ardatz. Laborantza eta euskara, biak sustatu dituzte batera bertako produktuak eta bertako hizkuntza zailtasunen gainetik bizi nahi duen herri baten erakusgarri.

Herrilanean, auzolanea, elkarlanean, 112.000 euro batzea lortu du Errigorak (8.000 saski salduta), eta Nafarroako Erriberako hiru euskalgintzako proiekturi laguntzeko aukera eduki dute diru horrekin. Mutrikuko Udalak eta euskalgintzako eragileek ere parte hartu zuten proiektuan: proiketua bultzatzu eta sustatzea erabaki zuten, eta 38 saski saldu zituzten herritarren artean. "jakin badakigu hortik gora saldu direla, Zubixan ere salgai egon baitziren eta han ere hamarretik gora saldu baitzituzten", aitatu dute Udal Euskara zerbitzutik.

Errigorakoek parte hartu zuten guztiei honako mezu hau helarazi nahi izan diote:"Nork esango zigun hainbeste poztasun eskeiniko zizkigula ERRIGORA-k! Beraz, zorionak zuri ere auzolan ekimen honetan sinistu eta inplikatu zarelako. Erribera eta ERRIGORA, herria egin daitekeela sinetsi eta Nafarroa hegoaldeko errealitatea mahai gainean jarriz, ilusioz betetako dinamika bat martxan jartzea lortu dugu".