Eskamak kentzen telesailaren aurrestreinaldia

Otsailaren 17an, eguaztena, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da arratsaldeko 7,30etan. Mutrikuar guztiak daude gonbidatuta. ETBk autobusa ipiniko du Mutrikutik. Izena emateko, Turismo Bulegora joan.

Ezaguna denez, ETBn ikusiko den “Eskamak kentzen” telesail berriaren hainbat zati Mutrikun eta mutrikuarrekin grabatu dute.

Telesailaren lehenengo kapituluaren aurrestrenaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da datorren asteko eguaztenean, hilak 17, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Bertan izango dira parte hartu duten aktoreak, zuzendari eta arduradunak.

Aurkezpena zuzenean ikustera joateko ETBk autobusa antolatu du Mutrikutik irtenda. Irteera, goiko paradatik, arratsaldeko 6ak aldera. Itzulera, berriz, saioa bukatutakoan.

Autobusean joan gabe, bere kabuz joan nahi duenak ere aurrestrenaldirako sarrerak eska ditzake aurrez.

Izena eman edota sarrerak enkargatu nahi dituena pasa dadila turismo bulegotik zapatu arratsaldera arte: eguaztena eta eguena, 10:00-14:00 ordutegian; barixaku eta zapatuan, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 ordutegian.