Etxea galtzeko arriskuan direnek laguntza juridikoa doan edukiko dute Gipuzkoan

2013/05/06
Hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak, etxegabetze prozedurek kaltetutako pertsonei laguntza juridikoa doan eskaintzeko.

Hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak, etxegabetze prozedurek kaltetutako pertsonei laguntza juridikoa doan eskaintzeko.

60.000 euro jarriko ditu Aldundiak zeregin horretarako. Asteartean eman zuen Naizek ekimenaren berri. Martin Garitano ahaldun nagusiak, Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak eta Lurdes Maiztegi Abokatuen Elkargoko dekanoak prentsaren aurrean azaldu zituzten akordioaren xehetasunak.

Maiztegik prentsari azaldu zionez, herritarrak horrelako arazoekin dabiltzanean normalean beren burua judizialki defendatzeko beharrean izaten dira. Hori da akordioak sahiestu nahi duena, auzia hasi aurretik laguntza juridikoa eskainiz.

Gizarte zerbitzuek bideratuko dute abokatuen doako laguntza. Euren etxebizitza bakarra galtzeko arriskuan dauden gipuzkoarrek baliatu ahalko dute, baita hipotekarekin lotutako maileguen erreklamazioak direla-eta bazterketa sozialaren mugan dauden pertsonak ere.

ITURRIA: ARGIA (Informazio osoa hemen)