Etxeko Saltsak

2017/11/07
Domeka honetan, hilak 12, Etxeko saltsak antzezlanarekin Antzerkiaz Blai! jardunaldiari hasiera emango diogu.

Etxeko Saltsak antzezlana, domeka honetan, arratsaldeko 19:00etan Zabielen. 

 

"Greg eta Ginny maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera,  bisita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen iritsiko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.

 

Etxeko saltsak (Relativity speaking jatorrizkoan) endreduzko komedia bat da, korapilatsua. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan… " 

 

SARRERA: 5 € (Turismo bulegoan salgai)