Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Kontzertua.

2009/04/14
Mutrikuk Hiri-gutuna Jaso zuenaren 800 urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan, Irailak 4ean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu bikaina ikusteko aukera izango dugu.

Mutrikuk Hiri-gutuna Jaso zuenaren 800 urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan, Irailak 4ean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu bikaina ikusteko aukera izango dugu. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak herriko turismo bulegoan jaso beharko dira.

 

Eguna: Irailak 4

 

Ordua: 22:00

 

Lekua: Jasokundeko Amaren Parrokia, Mutrikuko Txurruka Plazan.

 

Sarrera: Gonbidapen bidez (Mutrikuko Turismo Bulegoan jasoko dira)

 

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Andres Orozco-Estrada Zuzendari Titularrak eta Andrey Boreyko Zuzendari Printzipal Gonbidatuak osatzen dute egun Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendaritza Musikala.

27 urteko ibilbidea eta gero, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak musika sinfonikoa hedatzeko eta euskal musikarengan arreta berezia jartzeko helburu tinkoa mantentzen du. Jarduera sendo eta egituratu batean oinarrituta, lau kontzertu-ziklo iraunkor (Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñea), ganbera-musikari eta haurrei eskainitako ziklo bana, euskal musikagileen ekoizpen sinfonikoan zentraturiko disko-politika intentsua garatu eta, halaber, gonbidatu gisa jotzen du opera, udako jaialdietan, etab. Nazioarteko birek garrantzi handia dute ere gure Orkestran. Guztira 12 izan dira, besteak beste Argentina, Brasil, Txile, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia eta Britainia Handia bisitatuz. Guztiek horiek Euskadiko Orkestra Sinfonikoa erreferentziazko talde sinfonikoa bilakatu dute Estatu mailan.

Euskadiko Orkestra 1982an sortu zen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimenez. Ordutik hona zenbait zuzendari titular izan ditu, podiumean egon diren azkenak Gilbert Varga eta Cristian Mandeal izan direlarik. Sona handiko zuzendari (Yehudi Menuhin, Paul McCreesh, Yakov Kreizberg, Oleg Caetani, Jerzy Semkov, Lawrence Foster, Cristopher Hogwood, Jesús López Cobos, adibidez) eta bakarlariekin (Maria Joao Pires, Frank Peter Zimmermann, Mischa Maisky, Antonio Meneses, Christian Zacharias, Leonidas Kavakos, Radu Lupu, Joaquín Achúcarro, Arcadi Volodos,  Heinrich Schiff, Ainhoa Arteta, María Bayo, Carlos Álvarez, Carlos Mena, etab.) lan egin du.

 

www.euskadikoorkestra.es