Euskal Herriko lur gaineko 640 kiloko sokatira txapelketa Mutrikun hasiko da

2015/05/22
Zapatuan [maiatzak 23], 17:30ean, Galdonan

Aurreko astean 680 kiloko txapelketa Deban amaitu eta gero, bihar [maiatzak 23], Galdona auzoan hasiko da Euskal Herriko lur gaineko 640 kiloko sokatira txapelketa. Sokatira zaleek 17:30ean izango dute hitzordua.

Txapela irabazteko lehian sei talde ariko dira, horien artean egongo dira Mutriku Sokatira Taldeko kideak. Mutrikuarren aurka, Goiherri A, B eta Gaztedi A, B eta C ariko dira txapela lortzeko ahaleginetan.

Aurreko astean 680 kiloko finala bosgarren amaitu eta gero, gogoberrituta hasiko dute txapelketa berria mutrikuarrek. Hala ere, aurten talde berria dute, eta lehengo postuetan egoteko asmorik ez baldin badute ere, laugarren postua lortzeko ahaleginetan ariko dira hurrengo asteetan.

640 kiloko txapelketa etzi hasi eta ekainaren 21ean amaituko da Bilbon.

ITURRIA: Mutrikuko Hitza