Euskara azterketak mobiletik prestatu daitezke

2013/10/07
Eskura mobile enpresak HABEko azterketak prestatzeko aplikazioa dauka; HABEko 1.mailako azterketak egiteko aplikazioa martxan dago, eta 2. mailakoa lantzen ari dira.

Eskura mobile izeneko enpresak HABEko azterketak prestatzeko aplikazioa kaleratu du. Momentuz, 1. mailako azterketak prestatzeko aukera eskaintzen du aplikazioak, eta bigarren mailakoaren lanketarekin ari dira momentuan. "Inoiz baino errazagoa izango da azterketak prestatzea, zuk nahi duzun momentuan, zuk nahi duzun lekuan", diote enpresako kideek. Doako eta ordainpeko bertsioak eskaintzen dituzte.

 

Hemen duzue aplikazioaren gaineko informazioa eskaintzen duen bideoa: