Eva Eizagirrek irabazi du Mutrikuko Malen Jaietako kartel lehiaketa
2025/06/27

Malen Jaietako kartel lehiaketa antolatu zuen Mutrikuko Udalak eta Eva Eizagirre Urkiola izan da irabazlea,400 euroko saria eskuratuta.
Bost lanen artean aukeratu behar izan du epaimahaiak eta bigarren lan bat ere asko baloratu den arren, guztiak bat etorri dira irabazlea aukeratzerakoan.
Lehiaketa honetan aukeratu den lana jaietako egitarauaren azalean eta kartelean erabiliko da. Umeen lehiaketa, berriz, Malen Txiki egunean egingo da.