Formakuntza Programa berezia merkataritza eta ostalaritzari zuzendua.

2016/07/15
"Renova: Haz rentable tu punto de venta" izeneko formakuntzan saioa jarriko du martxan Mutrikuko Udalak, Garapen Sailetik, Mutrikuko merkataritza eta ostalaritzari zuzendua.

Mutrikuko Udalak, Garapen Sailetik, formakuntza espezifiko bat antolatuko du Mutrikuko merkataritza eta ostalaritzari zuzendua. 

 

Formakuntza honen helburua Mutrikuko saltokiek bere profesionalizazio maila handiagotzearena da, saltokiak konpetitiboagoak izan daitezen. Horretarako formakuntza espezifikoa jasoko dute, hainbat alorretan, hala nola, gestio ekonomikoa, politika komertziala, promozio egutegia, erosketa kudeaketa, zerbitzuaren kalitatea… eta beste hainbat gai landuko dira. Horrez gain, ikastaroan parte hartzen duten negozioei, azterketa bat egingo zaie, bere egoera ikusi eta hobetze aldera ekintza plan bat  garatzeko. Ekintzak inplantatzen joateko on-line tutoretza zerbitzu bat izango dute prozesu guztiaren jarraipena izango dutelarik. 

 

Formakuntzaren finantzaketa Mutrikuko Udalak bere gain hartu arren, Formakuntzaren eskaintzaren azterketa eta  planifikazioa Bertan Mutrikuko Merkatari Elkartearekin batera gauzatu da. 

 

Formakuntza  Emilio Ábalos Consultoria-k eramango du. Emilio Abalos, Balentziarra da eta, hau dela eta, formakuntza gaztelaniaz izango da. Dagoeneko  beste hainbat lekuetan egiten den eredu bat da, adibidez,  formakuntza hau Lea-Artibaien eta Barakaldon ere egin izan dute  ondorio pozgarriekin. Kontutan izan behar da, gizon honek  20 urtetako esperientzia duela merkataritzan   eta bere helburua honako dela: edozein merkatari, benetako enpresari bilakatzea eta berarekin batera ikustea nola hazten den negozioa.  

Badakit prezioak kalkulatzen? Badakit erosketa eta salmenta aurreikuspen bat egiten? Zer erosi eta zein preziotan?  Badaukat bezeroari harretarako manualik? Esplotazio Kontua ezagutzen dut? Komunikazio bide berriak erabiltzen ditut? Dendaren irudia zaintzen dut? Hainbat galderari erantzun beharko diete negozioek benetan aurrera egin eta euren aktibitatean hobetzen joan ahal izateko. 

 

Formakuntzaren datu zehatzak honakoak dira: 

 

Formakuntza presentzialaren datak: Irailak 26tik 30era eta azaroak 21etik 25era

Salmenta puntuaren azterketa: irailak 26tik 30era.

Tutoretza zerbitzua: 7 hilabetez. 

Hizkuntza: Gaztelania

Izen emateko epea: 2016ko uztailak 29

 

Informazio gehiago  jaitsi

Izen emate orria jaitsi