Gabonetako kanpainako zenbaki berriak

2023/03/09

 

Mutrikuko Udalak gabonetan Entxufatu herriko komertziora kanpaina jarri zuen abian. Kanpaina honen helburua herrian erosteagatik, zozketa bidez, bi bizikleta elektriko oparitzea zen. Bigarren sariaren irabazlea egun gutxitan agertu bazen ere, lehenengo sariaren irabazlea ez zen agertu ezta ordezko zenbakiaren jabea ere.

Ondorioz, gaur, martxoak 9, udaletxean zozketa berriz egin da zenbaki irazbazle berria eta 4 ordezko zenbaki ateratzeko.

Zenbaki sarituak honakoak izan dira:

  • 1. SARIA: 11.496
  • 1. ordezkoa: 61.287
  • 2. ordezkoa: 34.847
  • 3. ordezkoa: 49.151
  • 4. ordezkoa: 56.719

Zenbaki saritu bakoitza agertzeko astebeteko epea egongo da. Astebete igaro ondoren agertu ez bada, hurrengo ordezkoak izango du saria erreklamatzeko aukera:

  •  1. saria: martxoaren 16ra arte
  • 1. ordezkoa: martxoaren 17tik martxoaren 23ra arte
  • 2. ordezkoa: martxoaren 24tik martxoaren 30era arte
  • 3. ordezkoa: martxoaren 31tik apirilaren 6ra arte
  • 4. ordezkoa: apirilaren 7tik apirilaren 13ra arte

 

Zenbaki irazbazlearen jabea Turismo Bulegora zuzendu beharko da bere saria erreklamatzera.