GANBARAN antzezlana

2016/11/15
Domeka honetan, hilak 20, Ameztu Produkzioen GANBARAN antzezlana izango da Mutrikun. 3 - 10 urte arteko umeentzat gomendatuta dago eta sarrera doan izango da.

Ganbarak istorioz beteta daude.

Liburu zaharrak ilaretan pilatzen dira,

Hautsez betetzen dira eta gehienetan ahaztuta

geratzen dira izkinetan.

Baina nire “Ganbaran” desberdina da, izan ere,

istorio honen protagonistak gure bizitza

aldatzen duen liburu horietako bat

aurkituko baitu.

 

     

Ipuin kontaketa, antzerkia eta txotxongiloak nahasten dira Ganbaran.

Ingurugiroa zaindu beharra eta irakurzaletazuna bultzatzen duen ikuskizuna.

 

Iraupena: 45 minutu