Gaztetxoen bertso jaialdia bihar, 18:00etan, kiroldegian izango da

2013/06/18
Udalak, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Goizeko izarra eta san Miguel ikastetxeek elkarlanean aurrera daramaten 'Gu ere bertsotan' proiektuaren urte amaierako jaialdia izango da biharkoa.

Herriko hainbat gaztetxok ikasturte honetan, 'Gu ere bertsotan' proiektuaren baitan  egindako lanari amaiera emango diote bertsotan. Bertso jaialdia, biharm 18:00etan, kiroldegian izango da.

 

Jaialdian parte hartuko dutenak, honako hauek izango dira: San Miguel ikastetxeko LH5 eta 6 eta Goizeko Izarra ikastolako LH4, 5 eta 6

. Maila horietan ari diren ume guztiek euren lana agertuko dute.