Geoparkeen IX. Europako Astea
Maiatzaren 17tik 25era bitartean, Europako Geoparkeen Astea ospatuko du Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak, Mutrikun, Deban eta Zumaian, bederatzigarren urtez jarraian. Ekimen hau Europan egun dauden 73 geoparkeetan egingo da aldi berean, tokian tokiko ondare geologiko eta natural aberatsa ezagutzera eman eta herritarrengan balio hauen kontserbazioaren inguruan kontzientzia pizteko helburuarekin.
“Lur azpiko mundu ezkutua” izenburu pean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak adin guztietako herritarrei zuzendutako egitarau zabala antolatu du, zientzia, kultura eta natura ondarea ardatz hartuta: espeleologia irteera, hitzaldiak eta tailerrak, dokumental emanaldia eta zientzialarien arteko solasaldia, mendi ibilaldiak, ate irekiak Algorri eta Nautilus interpretazio zentroetan, “Espeleologoa naiz” marrazki lehiaketako sari banaketa eta mugikorrarekin argazkiak egiten ikasteko tailerra, besteak beste.
Jarduerak Deban, Mutrikun eta Zumaian egingo dira eta doakoak izango dira. Geoparkeak parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die herritarrei; geoparkea.eus atarian kontsulta daiteke egitarau osoa.
Eskuorria hemen deskargatu ahal izango.