Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du

2013/11/04
Probintziako herri guztietan bilera irekiak egiten ari da, eta Mutrikukoa, bihar, hilak 5, 18:30ean, Zabielen izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du, eta horretarako herritarren iritzia eta ekarpena jaso nahi ditu. "Zurekin batera hobetu nahi du zerbitzua", diote.

Horretarako, Gipuzkoako lau eremutan (guztira, 56 herritan) parte-hartze prozesu bat jarri da martxan. Herri guztietan bilera irekiak egingo dituzte. Murtrikun, bilera, bihar, hilak 5, 18:30ean, Zabielen izango da.

Herri horietan guztietan bilera irekiak egiteaz gain, Internet bidez ere zure ekarpena egin dezakezu. Horretarako, galdetegi sinple bat osatu dugu, eta hori betetzea besterik ez duzu egin behar. Aukeratu ezazu zure eskualdea edo eremua eta bete galdetegia.

Informazio osoa HEMEN.