Zestazko Herriartekoan Mutriku txapeldun.

2015/06/29
Ekainaren 26an, ostirala, Mutriku eta Zumaiaren arteko Gipuzkoako Herriartekoaren finalean 3-0 irabazi zuten mutrikuarrek.

19.30etan hasi zen Jaialdian Kadeteak (Mikel Manzisidor eta Ekaitz Mendizabal) 30-10 nagusitu ziran zumaiarren aurka, ondoren gazte mailakoak (Aitor Andonegi eta Jon Goenaga) 35-22 nagusitu ziran eta azkenik, nagusiak (Iker Barrenetxea eta Jon Iñaki Mendizabal "Goixerri") zumaiarren aurka 35-23.