Gure aukera, errenta aitorpena euskaraz

2016/04/20
Sartuak gara dagoeneko Errenta kanpainaren sasoian eta errenta-aitorpenaren sasoi honetan euskarak entitate finantzarioetan eduki behar duen tokia gogoratu nahi du Udalak.

Sartuak gara dagoeneko Errenta kanpainaren sasoian eta errenta-aitorpenaren sasoi honetan euskarak entitate finantzarioetan eduki behar duen tokia gogoratu nahi  du Udalak.

Izan ere, gure herriko euskaldunen kopuruari erreparatuta (euskaldunak %80,6 eta ia-euskaldunak %10,8; Eustat, 2011), pentsatzekoa da asko direla beren aitorpena euskaraz egin nahiko luketen herritarrak.

Zoritxarrez, askotan erabakia aitorpena egin behar duen teknikariaren eskuetan uzten da, eta ohitura dela eta, edo beste edozein arrazoi tarteko, aitorpenak gazteleraz egin eta entregatzen dira Ogasun bulegoetan.

Aitorpenak euskaraz egiteko aukera aprobetxatu behar da, eta egiteko dauden hiru modalitateetan euskarazko aukera baliatu: autolikidazio proposamena izan, aitorpen mekanizatua izan edo internet bidezkoa izan.

Euskarak errenta aitorpenean ere bere lekua hartu dezan, egin dezagun aitorpena euskaraz.