Haur liburutegia

Haur Liburutegia

Zer da:
Haur liburutegia 12 urte baino gazteago direnentzako liburutegi zerbitzua da. Toki txikia denez, bereziki aproposa irakurle txikienentzat (0-8 urte), beti ere heldu batek lagunduta.
Haurren artean irakurmena, idazmena eta sormena lantzeko espazioa da.
Bertan adin bakoitzari egokitutako liburuak eta material multimedia aurkituko duzu. Hortaz gain, zenbait jarduera ere eskaintzen dira.

Helburu orokorrak:
    Adin bakoitzerako egokiak diren liburuak eta bestelako materiala, idazmena eta irakurmena lantzeko aukerak eskaintzea.
    Haurrengan, bizitzako lehenengo urteetan,  irakurzeko ohitura sortzea eta indartzea.
    Haurrei irudimena eta sormena lantzeko aukerak eskaintzea.
    Haurraren nortasunaren garapenean laguntza eskaintzea eta baloreetan heztea.
    Haurrei euskal kultura eta euskalduna izango den giroa eskaintzea, erabilera ohiturak sendotu eta indartuz.


NIRE LIBURUTEGIA

Zer aurkituko duzu:
Ipuinak, komikiak, ezagupen liburuak, filmak, ordenagailurako jolasak… liburutegian bertan gozatzeko edo maileguan etxera eramateko.
Material desberdinak gometxen bidez, adinaren arabera sailkatuta daude:
Adin tartea    Gometxaren kolorea
0-5 urte    Urdina
5-8 urte    Gorria
8-12 urte    Berdea


Bazkide izateko:
Liburutegian edo hemen deskargatu dezakezun  imprimakia  bete eta gurasoek sinatuta liburutegian entregatu.
Bazkide txartela doan ematen da. Txartelarekin hainbat gauza eraman ditzakezu etxera


Zer eraman dezakezu etxera:
3 liburu             15 egun
3 material berezi           7 egun
(DVDak, CD-ROMak…)
Epe horretan ez baduzu bukatzeko astirik eduki, luzatu ditzakezu, gogoratu epearen barruan  eskatu behar duzula luzapena.
.


2012-2013 urteko Plangintza   klikatu hemen [lotura pdf: “”Haur Lib 2012-2013 urteko plangintza”]

Ordutegia:
Asteartetik barikura: 17:00-19:00
Domeketan, zine emanaldia: 16:30-18:30
 
Helbidea:
Mutrikuko Udal Liburutegia
Zabiel Kultur Etxea. Erdiko kale, 28. Beheko solairua. 20830 Mutriku
 
Kontaktua:
Tel.: 943-60 41 82
liburutegia@mutriku.net