Helduentzako ipuin kontaketa tailerra antolatu du kultura zerbitzuak

2015/04/09
Ines Bengoak zuzenduko du tailerra; izena emateko epea apirilaren 26an bukatzen da.

Apirilaren 29rako tailer berezi bezain interesgarria antolatu du kultura zerbitzuak: helduentzako ipuin kontaketa tailerra. 15 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta gutxienez hiru laguneko taldea osatu beharko da tailerrak aurrera egin ahal izateko.

Tailerrean interesa duten guztiek apirilaren 26a orduko eman beharko dute izena turismo bulegoan. Ipuin kontaketa tailerra, kontu horietan zaildutako emakume bat egongo da: Ines Bengoa. Bi orduko saioan, ipuin kontatzaile izateko oinarrizko ezagutza guztia eskainiko die animatzen diren guztiei.

Hona hemen tailerrari buruzkoi zehaztasun guztiak:

Helburuak
•    Ipuinetara hurbiltzea giro atseginean.
•    Adierazpena bultzatzeko gune bat sortzea, norberak istorio bat kontatzeko duen gaitasuna aurkitzeko aukera emanez.
•    Ahozko eta gorputzeko adierazpena, irudimena eta sormena garatzea.
•    Irudiak eta emozioak helarazteko gaitasuna bultzatzea.
•    Istorio bat sortzeko eta kontatzeko aukerak ematea.
•    Inhibizio eta konplexuak ezabatzen laguntzea.

Edukiak. Gai-zerrenda:
•    Ipuinen balioa eta garrantzia. Ipuin tradizionala.
•    Ipuina irakurri/kontatu. Desberdintasunak.
•    Kontatu ahal diren ipuinen ezaugarriak.
•    Ipuinak kontatzeko nola moldatu.
•    Nola aukeratu adin bakoitzarentzat egokiak diren ipuinak.
•    Nola kontatu ipuin bat. Kontutan eduki beharreko elementuak. Baldintzak.
•    Bibliografia.

Bestelako datuak:
•    Nori dago zuzenduta: Gurasoak, irakasleak, monitoreak, hezitzaileak, eta istorioak kontatzen disfrutatu eta esperimentatu nahi duen edozein pertsona.
•    Taldea: 15 urtetik gorakoentzat (gutxienez 3 lagun; gehienez, 15)
•    Irakaslea: Ines Bengoa
•    Eguna: Apirilak 29
•    Ordua:  2 ordu (18:00-20:00)
•    Lekua: Luardo etxea
•    Izena emateko: Turismo bulegoa (943-60 33 78 edo turismo@mutriku.net)
•    Prezioa: 10€