Herri barruko autobus zerbitzuaren proiektua aurkeztuko diete herritarrei

2013/05/20
Egitasmoaren nondik norakoak azalduko dituzte udal ordezkarieK; bileraren helburua herritarren iritziak eta proposamenak jasotzea da.

 

Bihar, maiatzak 21, 19:00etan, Zabiel etxean herri-autobusaren proiektua azalduko dute udal ordezkariek.
Bileraren helburua herritarren iritzia eta proposamenak jasotzea da.

Herri-autobusa herri barruko autobus zerbitzua izango da, eta proiektuaren aurkezpenean, besteak  beste,  honako puntu hauek azalduko dira: zerbitzuaren ezaugarriak (ordutegia, maiztasuna, prezioa, inbertsioa…), ibilbidea, zerbitzuaren helburuak eta proiektuaren nondik norako zehatzak.

Azalpena eman ondoren, herritarrei aukera emango zaie dituzten dudak agertzeko edo zerbitzuaren gaineko iritiziak zein hobekuntza proposamenak egiteko.