Herrigunerako trafikoari lotutako planaren zirriborroa aurkeztuko die udalak eragin zuzena jasango duten eragileei

2012/11/30
Besteak beste, herriguneko merkatariei, ostalariei eta herriko gremioetako ordezkariei dei egin diete abenduaren 3an egingo duten aurkezpen-bilerara.

Abenduak 3, 20:00etan, udaletxean. Hori da Udalak herrigunean lan egiten duten eragileekin batzeko jarritako hitzordua. Bileran, herrigunerako prestatzen ari diren trafikoari lotutako plana auzkeztu nahi diete.

Herrigunerako prestatzen ari diren planaren helburua ondoko da: Trafikoa arindu, aparkalekuak optimizatu, oinezkoari lehentasuna eman eta gremioei lana erraztu. “Plaza merkatura etortzen diren baserritarrei ere dei egin diegu, eta herrigunean bizi diren bizilagunen behar bereziei ere erreparatu diegu planaren zirriborroa egituratzean. Hala ere, eragin handiena bertan lan egiten dutenengan izango duelakoan gaude, eta lehendabizi haiekin  bildu nahi genuke”, adierazi du Joxean Agirregomezkorta Gobernazio buruak. 

Abenduaren 3ko bilerara, herriguneko merkatariak, ostalariak eta gremioetako ordezkariak gonbidatu dituzte. “Eskutitz bana eskuratu diegu, eta guztiengana heltzeko ahalegina egin dugu. Hala ere, arrazoiren batengatik aipatutako talderen bateko norbaitek eskutitza jaso ez balu,  bilerara bertaratzeko eskatu nahi nioke hemendik”.

Bileran planaren lehen zirriborroa erakutsiko diete haren eragina zuzena jasoko duten eragileei. “Plana erakusteaz gain, haien proposamenak entzun eta ekarpenak jaso nahi genituzke”.