Herritarrek Udalari egindako eskaeren inguruko bilera zabalak egingo dira bihar eta etzi

2014/03/18
Orain arte egindakoen berri emango zaie herritarrei, eta izan ditzaketen eskaera berriak jasotzeko ere balioko dute bilerek; bi batzarrak 19:00etan udaletxean izango dira.

Herrigunean eta auzo hurbiletan bizi direnak bihar, eta urrunen gelditzen diren auzoetakoak eta landa ingurunekoak bihar. Horrela banatu dituzte herritarren eskaeren inguruan Udalak egingo dituen bilerak.

Bi bilerak 19:00etan udaletxean izango dira. Gobernazioburu Joxan Agirregozmezkorta izango da batzarra zuzentzearen arduraduna, eta bere ahotik jakin ahal izango dira orain artean bete dirten eskaerak zeintzuk diren. Era berean, eskaera berriak jasotzeko ere baliatu nahi dituzte bilerak. "Bilera hauek urtean birritan egiten ditugu; ariketa sanoa delakoan gaude. Guretzat oso garrantzitsua da, gainera, ahal dugun heinean, herritarrek dituzten eskaerei erantzutea; euren eguneroko bizitzan eragina duten kontuak baitira, eta horiek hobetzen saiatzea gurue erantzukizuna baita", adierazi du Agirregomezkortak.

  herri bilerak 20