Heziberriri eta ebaluaketari buruzko kezkak eta zalantzak argitzeko mahai-ingurua antolatu dute

2015/06/03
LOMCErik EZ plataformako kideek hiru sindikatutako kideak eta Sortzen elkarteko koordinatzailea bildu ditu herritarrei erantzuteko; mahai-inguru dinamikoa izango da.

LOMCErik ez Mutriku plataformak mahai-ingurua antolatu du bihar, ekainak 4, 18:00etan, Zabielen. Bertan landuko den gai nagusia hau izango da: Heziberriren eta ebaluaketaren inguruko informazioa eman eta kezkak eta zalantzak argitu.

Horretarako, mahai-inguru dinamikoa egitea planteatu du herriko plataformak. Lehendabizi, gaiari buruzko informazio argia eta laburtua eskainiko dute mahai osatuko duen aditu taldeak. Bertan izango dira Eli Zubiaga (SORTZEN elkarteko koordinatzailea), Fede Badiola (ELA), Eider (STEE-EILAS), Amaia Argarate (LAB)  eta  herriko plataformako kide bat.

Ondoren, bertaratutakoak lan-talde txikietan batuko dira, eta dituzten zalantzak eta kezkak galdera bihurtuko dituzte, mahaikideei planteatzeko. Ekimenaren azken tartea galdera horiei erantzuteko baliatuko dute.

3. mailako azterketari ez

ALBISTEAk:

ETB: 3. mailako azterketari planto egiten jarraitzen dute euskal zentroek